Asolaze Kanpina

Gozatu natura eta mendiaz ingurune ezinhobe batean.



Kanpalekua

Kanpaldirako zonaldeak ez du partzelarik. Naturarekin harreman zuzena ahalbidetzen du, baita askatasun sentsazio gehiago ere.

Aterpetxea

Sukaldea, egongela eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Bi gela mota ditugu: bikoitzak eta kolektiboak.

Bungalowak

Autonomia gehiago eskaintzen dute, komuna, dutxa eta sukaldea baitituzte. Horixe da duten erakargarritasun nagusia.

Taberna

Asolazeko taberna topaleku bat da. Bertan zerbait hartu ahal izango duzue, elkarrekin hitz egin, deskantsatu, irakurri edota jolastu.

Jatetxea

Askotariko menuak eskaintzen ditugu, gure produktuen kalitatea eta elaborazioa zainduz, baina prezioa deskuidatu gabe.

Jarduerak

Inguruneak hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen du: mendi-ibiliak, mendi-igoerak, bizikleta, eskia, espeleologia… beste hainbaten artean.

Taldea

Gazteak eta dinamikoak gara. Gure helburua da kanpin honi beti izan duen bizitza itzultzea.

Ingurunea

Toki atseginean kokatuta dago Asolaze, natura-naturan, pinu hostotsuez inguratutako lautadan.

Zerbitzuak

Gure bezeroen zerbitzura ditugu honakoak ere: WiFi konexioa, garbitegia eta oinarrizko produktuekin osatutako denda.

Kontaktua

Informazio gehiago edo erreserba egin nahi badugu jarri zaitez gurekin harremanetan:


    • Emailez: info@asolazecamping.com
    • Telefonoz: 948893234 – 948893034
    • Erreserbak online egiteko zerbitzuak ez du egunotan funtzionatzen. Zuen erreserbak aurreko telefono zenbakietan egin ditzakezue.


Non gaude?


PyreneesPassion